-Marie Curieren gaztaroa Marie Curie Polonian jaio zen, Varsovian eta han bizi izan zituen bere lehen urteak.5 umeetako gazteena zen eta bere gurasoak irakasleak ziren, bere aita matematikaria eta fisikaria eta bere ama aldiz musikia irakaslea zen baina bere amam Marie Curiek 11 urte zituela hil zen.Berari txikitatik gustatu zitzaion irakurtzea gustatzen zitzaion eta 15 urterekin graduatu zen baina neska zela eta ezin izan zuen unibertsitatera joan neska zela eta beraz,eskola klandestino batera joaten hasi zen.
-Ikasketak Bere ahizpa nagusia, Bronia,Parisera joan zen unibertistateko titulu ofiziala lortzeko eta Marie Curie ere 1891ean berdina egin zuen.Sorboban fisika eta kimika ikasi zuen , baina bere familiak diru arazoak izaten zituen eta beraz ez zuen ia jaten eta asko gaixotzen zen. Ikasle oso ona zen eta ordu asko ikasten zituen eta eraginez Sorbonako klaseak ematen lehen emakumea izan zen.
-Lizentzia 1893an Curie fisikan lizentziatu zen eta ikasle itzela zen. Gainera, 1894ean matematiketan lizentziatu zen eta bertan Pierre Curie ezagutu zuen, bere senarra izango zena. 1895 ean X izpiak asmatu ziren eta 1896 ean aldiz erradiaktibitate naturala
-Azterketak Marie Curiek bere senarrarekin material erradiaktiboak ikertu zituzten, uranioa batez ere, pechlena edo uranita forman.Pechblendatik atera zen uranioa pechblenda baino erradiaktibitate handiagoa zeukan beraz honen barruan beste elementu bat zutela suposatu zuten. Gainera, torioak erradiaktibitatea sortu ahal zuela aurkitu zuten. Urteetan zehar pechblenda lantzen jarraitu zuten eta beste bi elementu isolatu zituzten 1898an polonia eta radioa.
-Polonioa Elementu kimiko bat da , Po ikurra eta 84 zenbaki atomikoa duena.Metaloide arraro eta oso erradiaktiboa da.Kimikoki telurioaren eta bismutoaren antzekoa da eta uranio-meetan ageri da.Espaziontzien berokuntzarako erabil daitekeen ikertu da. Ezegonkorra da, bere isotopo guztiak erradiaktiboak dira.
-Radio Radioa elementu kimiko bat da Ra ikurra eta 88 zenbaki atomikoa duena. Bere jatorrizko kolorea zuri ia purua da, baina oso azkar oxidatzen da airearekin kontaktuan jartzean eta beltza bihurtzen da. Metal lurralkalinoa da, uranio-meetan aztarna-elementu gisa agertzen dena. Oso erradiaktiboa da. Bere isotoporik egonkorrenak, Ra, 1.602 ko erdibizitza dauka eta radon gasa bihurtzen da. Lumineszentea da eta bortizki errakzionatzen du urarekin eta olioarekin.
-Aurkikuntzen patentea Aurkikuntza hauen ondoren, Mariek radio kloruro gramo bat lortu zuen pechblendako zortzi tona manipulatu ondoren. 1902an aurkikuntza berri hau erakutsi zuten eta une horretatik aurrera haien ospea asko handitu zen. Marie eta Pierrek atseginez aurkeztu zuten aurkikuntza berria patenterik gabe. Jendeak eskertu zuen patenterik gabe erakustea bere egoera ekonomikoa ona ez zelako eta ez zuten dirurik jaso erakusteagatik.
-Sariak 1903an Pierre Curie, Henri Becquerel eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten elementu erradiaktiboekin egindako ikerketa zientifikoei esker. Marie lehenengo emakumea izan zen sari hau lortzen eta hamabost mila dolar jaso zituen. Hilabete batzuk geroago Marieren senarrak katedra bat lortu zuen Sorbonako unibertsitatean eskolak emateko. 1906an Pierre hil egiten da eta Mariek bere lekua beteko du Sorbonako unibertsitatean. Lehenengo emakume irakaslea izan zen unibertsitatea sortu zenetik 650 urtera.1910ean radio gramo puru bat lortu ahal zela frogatu zuen. Hurrengo urtean Kimikako Nobel saria eman zioten radio eta polonioren aurkikuntzari eta radioaren bakartzeari esker. Orain ere ez zuen radioaren bakartzea patentatu zientzialari guztiek aztertzeko. Marie Curie bi Nobel Sari ezberdin lortzen lehenengo pertsona izan zen. Hemendik aurrera, Mariek radio elementuarekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean, Curie laborategian alegia.
-Heriotza 1934an, Marie Curie Salanchesen hil zen leucemia dela eta. Segur aski, leuzemia izan zuen hainbeste urtetan zehar erradiaktibitatearekin lan egiteagatik. 1935ean, bere alaba nagusiak ere, Irène Joliot-Curiek, Kimikako Nobel saria jaso zuen erradiaktibitate artifizialaren aurkikuntzari esker.1995ean Marie Curieren gorpua Parisko Panteoira eraman zuten, han lurperatzen zen lehenengo emakumea bihurtuz.Marie eta Pierreren bi alabek ,Ève eta Irène, gurasoen pausoak segitu zituzten; Irenek ere Nobel saria irabazi zuen eta Eve bidaiari handia izan zen.